Ia urtebete pasatu da azken bidalketatik baina… bizirik gaude!

Orain bai hasi beharko dudala ASPALDIKO! esanez… Ia urtebete pasatu da azken bidalketatik eta ziur aski askok pentsatu duzue AMAHIZKUNTZA desagertua dela. Bada, mementoz ez!

Azalpenaren bat eman beharko diot artean gure blogean sartzen zen jendeari, ezta? Bueno, bizitzak berak agintzen du eta batzuetan lehentasunak aldarazten dizkigu. Badakizue, apetatsua izaten da.

Gogoan dut, blogaren hasieran ama izateak ekarritako interesak, beharrak…  aipatzen nituela eta hauek akuilua izan zirela hau guztia martxan jartzeko. Bestelako aldaketek behartu naute, hilabeteotan, AMAHIZKUNTZA  albo batera uztera eta indarra beste nonbaiten jartzera.

Zorionez, neu ez naiz bakarra zera honetan eta besteak, gehiago edo gutxiago, hor izan dira hau ez hiltzearren. Mila esker hor izan zareten guztioi.  Otsaila aldean hasi ginen berriz ere biltzen. Lehen saiakera Santa Ageda bezpera izan zen baina egin zuen eguraldiarekin…

Hurrengoa, Inauterietan heldu zen eta orduan bai, orduan jende asko elkartu ginen bazkaltzeko eta arratsalde pasa egiteko. Polita izan zen berriro biltzea, denak mozorroturik… sekulako giroa egon zen!

Martxoan, iaz bezala, ITURRIETA SAGARDOTEGIRA joan ginen. Honetan, eguraldia lagun izan genuen eta bertan egun zoragarriaz gozatu genuen. Pixkanaka-pixkanaka jendea animatzen hasi da gauzak egitera ta ez dakizue zer pozgarria den ilusio hori  berriro antzematea…

Apirilerako programaturik geneukan iaz landatutako zuhaitzak ikustera joateko eta mendian eguna pasatzeko. Baina… apirilaren 21erako, Gasteizen, antolatuta zegoen EUSKARAZ BIZITZERA GOAZ jai eguna eta bertan gelditzea erabaki genuen. Honetara ere, aspaldiko jendea hurbildu zen eta berrekite honi beste bultzadatxo bat eman genion.

Orain, maiatzakoarekin gaude bueltaka eta honen berri ere emango dizuet. Bai, urtebete pasa baino lehen.

Mila esker hor izateagatik eta … izango gara!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude Ia urtebete pasatu da azken bidalketatik baina… bizirik gaude! sarreran

MILA ESKER ETORTZEAGATIK!

Maiatzaren 15a ez da erraz ahaztuko; ez gurean ez Antxokoenean. Izan ere, elkar ezagutu genuen eguna izan zen eta garai berri baten ataria.

Heldu eta segituan jarri ginen herri kirol probak egiten. Lokotsak, zaku lasterketa, txingak, trontza, harria eta sokatira. Emakumeak, gizonak, neskak eta mutilak nahasian proba bakoitzean. Pasaitarrak eta gasteiztarrak elkarrekin, talde berean. Irabazle BELTZAK suertatu ziren baina sariak denontzat: guztiontzat Bittori Arrietak, Albenizko okinak, ogiz prestatu zigun txapel ederra (istriputxo bat izan genuen eta apurtu zitzaigun baina berdin-berdin gozatu genuen txapela). Gainera, gure taldekide bati esker EUSKALTELek ume guztientzako sari bana eman zigun. Pasaiakoek euren blogean dagoeneko argazki batzuk sartu dituzte. Eskerrik asko!

Batzuek kirola egiten zuten bitartean, ikusleek aukera izan zuten BOILURrekoek prestatutako pintxoak dastatzeko. Gozo-gozoak! Hauek hasiera baino ez ziren izan… gero sekuuuulako paellak prestatu baitzituzten! Eskerrik asko gurera etortzeagatik, plazer handia izan zen eta ez bakarrik sabelerako!

Bazkalostean, jolasak, Rambo astoa ikustera eginiko txangoa eta elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasi.

Guretzat proba handia zen topaketa hau. Gauza asko ziren lotzeko eta jende asko koordinatzeko. Ia-ia 100 lagun. AMAHIZKUNTZAN oso pozik gaude emaitzarekin denok gozatu baikenuen. Gainera, talde dinamika indartzeko benetan baliogarria suertatu zaigu topaketa honen prestakuntza. Lan-talde ederra!

Hausnarketarako mementoak ere izan genituen. Zoritxarrez, Pasaian ere guk ditugun arazo berberak dauzkate. Kalean zaila da euskaraz bizitzea, euskararen erabilera parkeetan eta jolas-guneetan oso eskasa da eta gure seme-alabengan eragina zuzena du honek. Beharbada haienean ez hainbeste, baina gurean ume euskaldunak “arraroak” dira halakoetan.

Bestaldetik, D ereduan matrikulaturik izan arren, gure umeek espainiera dakarte etxera. Are gehiago, lagun batek dioen bezala, D eredua da erdara ikasteko lekurik onena. Horrela gertatu zaie gure seme-alabei; eskolara euskaldun joan ziren eta, jadanik, jolasteko hizkuntza espainiera da haur euskaldun askorentzat: zer ikusi, hura ikasi. Euren munduan erdera nagusitzen ari da. Nola eman honi buelta familian?

AMAHIZKUNTZA ekimena kezka hauei erantzuna emateko sortu zen eta behintzat gure txikiek jolasteko gune erabat euskaldun bat izan badute. Denborak esango digu zuzen edo oker gauden…

Arratsaldeko 6ak segituan heldu ziren eta gure bisitariak martxan jarri ziren.

Familia argazkia, muxuak eta Antxora egingo dugun bisitaren ilusioa geratu ziren guregan.

Mila esker hau posible egin duzuen guztioi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude MILA ESKER ETORTZEAGATIK! sarreran

AMAHIZKUNTZA eta ANTXOKO GURASO TALDEA

Egileak: Eneko eta Edu

Azaroaren 6an Gasteizen Amahizkuntza ekimenaren lehen pasusua eman zenetik hilabete batzuk pasatu dira. Tarte honetan, Antxoko Guraso Taldearen berri izan genuen  Aisia.net-en utzitako iruzkinari esker.

Maiatzaren 15ean fisikoki elkar ezagutzeko aukera izango dugu; hau da, etzidamu! Haiek etorriko zaizkigu bisitan eta egun osoko egitaraua prestatu dugu elkarrekin ondo pasatu eta elkarrengandik ikasteko asmoz. Euskaraz bizitzeko hautua egin dugun 31 familia bilduta, 100 bat lagun orotara.

Bi ekimenok, gure seme-alabak euskaraz bizitzeko helburuarekin sortu diren guraso ekimenak izan arren, sortze prozesuak oso ezberdinak izan ditugu. Batzuek, haiek, ikastetxe batean izan dute sorburua; nahiz eta Antxo osorako lanean aritu. Besteak, gu, deialdi publiko batetik sortuak eta Gasteiz osora zabalik.

Sarreran esan dudan bezala, oraingoan haiek egingo digute bisita eta hau da prestatu diegun egitarau xumea:

11.00etan herri kirol txapelketa. Talde mistoetan Pasaia-Gasteiz

14:30 Bazkaria (Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak prestatutako dastatzeko menua)

16:00 Umeentzako Jolasak

Agian, apalegia irudituko zaizue; baina hau gauzatzeko lan handia egin behar izan dugu. Eskarmentu falta estaltzeko, badakizue, ilusioa eta gogoa.

Ez dakigu Euskal Herrian gure ezaugarriak dituen beste talderik dagoen. Poztekoa izango litzateke jakitea euskaraz bizitzearen aldeko apostua egin duten familia gehiago elkartu direla; euren artxipielago propioa egin dutela. Horrela balitz, ea hurrengo topaketan talde gehiago biltzen garen… hala izan dadila! Bitartean ikasiko dugu.

Sarean sare, euskararen elkargune.

Egileak: Eneko eta Edu
Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

UDABERRIA HELDU DA AMAHIZKUNTZARA!

Udaberria gugera heldu da eta bizi-bizi ari gara planak egiten eta gauzatzen.

Natura esnatu eta gu baratzean lanean hasiak gara! Lurra garbitu, jorratu… eta dagoeneko, lehen barazkiak jarrita ditugu: patatak, letxugak, tipulak, zerbak, ilarrak…  Honetan laguntzaile ezin hobeak izan ditugu: gure seme-alabak. Ilusio handiz ari gara ea zer edo zer hartzen dugun… Bestela pasatutako une polit horiekin geratuko gara… ez da gutxi!

APIRILEKO EKINTZA bertan dugu izan dugu. Hilaren 9an, eguraldia lagun, Armentiako basora joan ginen egun pasa egitera. Bertan bazkaldu eta jostatu. Ederki pasatu genuen. Familia berriak azaldu ziren… Gainera, hau aprobetxatu genuen maiatzekoa prestatzeko. Izan ere, maiatzekoa oso berezia izango da… Bisita jasoko dugu eta ez nolanahikoa.

Pasai Antxoko Guraso Euskaldunen bilgunekoak etorriko zaizkigu. Jende asko espero dugu MAIATZAREN 15ean eta lan handia dugu aurretik. Lana bai baina gogo izugarria haiek ezagutzeko eta haiekin ondo pasatzeko ere.

Beste sarrera batean aipatu nuen bezala, topaketa hau interesgarria izango dela uste dugu. Ikasteko aukera polita, besteak lanean nola ari diren ezagutzeko eta baliogarriak direnak gure funtzionamenduan txertatzeko.

Biok, gure seme-alabak euskaraz bizitzeko helburuarekin sortu diren guraso ekimenak izan arren, sortze prozesuak oso ezberdinak izan ditugu. Batzuek, haiek, ikastetxe batean izan dute sorburua; nahiz eta Antxo osorako lanean aritu. Besteak, gu, deialdi publiko batetik sortuak eta Gasteiz osora zabalik.

Plana ia-ia zehaztuta dugu: goizean herri kirol txapelketa izango dugu pasaikoak eta gasteizkoak nahastuta. Eguerdian, herri bazkaria egingo dugu eta arratsaldean jolasak. Oraindik hainbat gauza zehaztu gabe daude eta hauen berri aurrerago emango dugu, lotuta dauzkagunean.

Tartean, KORRIKA17 etorriko da Gasteizera eta horretara ere joango gara. Apirilaren 14an hemen izango dugu eta korrika egitera aterako gara. KORRIKAk antolatuta, martxoaren 26an, Trebiñun herri kirol erakustaldia izan zen eta bertara joan ginen arratsaldea pasatzera. Arabarrak hainbat kirolatan aritu ziren eta Perurenatarrak harriak jasotzen. Oso saio polita izan zen.

Mementoz hau izan da guztia… Gozatu bada udaberriaz!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude UDABERRIA HELDU DA AMAHIZKUNTZARA! sarreran

Martxoaren 13an… txooootx!

Bai bada, martxoaren 13an txotx! Aramaioko Iturrieta sagardotegira joan ginen. Benetan giro aparta, umeekin joateko leku ezin aproposagoa: zabuak, lorategia jolasteko, animaliak… Eta noski, sagardo goxo-goxoa!

Honetara familia gutxiago joan ginen, zortzi hain zuzen; baina, honek aukera eman zigun elkar hobeto ezagutzeko eta haurrak nahasteko; hau da, ezagutzen ez dugun horrekin solasaldian eta jolasean aritzeko.

Helduon kasuan, kupelek lagundu ziguten, bere inguruan barre egin…

Gainera gutxitan azaldu diren batzuk etorri ziren eta primeran pasatu genuen eguna. Honetan bertakoek lagundu zuten euren etxeko ateak zabalduz.

Mila esker!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 13an… txooootx! sarreran

IBERNALON GURASOAK ETA SEME-ALABAK DANTZAN

Eguna zoragarria izan zen. Goizean, Gasteizen euria gogotik. Gure esperantza bakarra Azazeta mendatearen mugan zegoen: agian bestaldean oskarbi egongo da… Oskarbi ez, baina sikiera ez zuen euririk ari.

Hitzordua 11:30erako genuen eta pixkanaka-pixkanaka familiak azaldu ziren; orotara, 16. Helburua, dakizuenez, euskaraz diren jolasak eta kantak ikastea. Urtxintxako Jaime Altuna bera etorri zen irakasle eta benetan esperientzia ederra goiz hartakoa. Ibernalo osoa jarri zen dantzan eta saltoka.Gurasook eta umeak erabat sartu ginen dinamikan eta primeran pasatu genuen.

Ikastarotxo hau guztiz gomendatuko nioke seme-alabekin jolasteko gogoa duen edozein gurasori. Jakina, taldeka egitea, edozein kasutan, aberasgarria da oso; baina bereziki partaideek elkar ezaguten ez badute. Taldea mamitzeaz gain, halako ekintza ludikoek lotsa guztiak desagerrarazten baitituzte. Izan ere, ez dugu ahaztu behar AMAHIZKUNTZA ekimenean parte hartzen dugun gehienok ez genuela elkar ezagutzen. Agian, batzuek aspaldiko ezagunekin berriro topo egiteko aukera izan dute, edo parte hartzen ari zen lagun batek animatuta azaldu da beste familia bat… Baina taldea oraindik eratzen ari da. Azken finean, azaroaren 6an bildu ginen lehendabizikoz eta soilik 5 aldiz izan gara elkarrekin. Bagoaz… astiro baina bagoaz.

Ibernalon bertan egin genituen bazkaria eta bazkalostea. Kide batek idatzi zuen bezala, guztiz emankorrak. Egunaren balorazioa egin ondoren, partaideok eramandako proposamenak aztertu genituen; besteak beste, baratze ekologikoa egitea. Bai, baratzea. Familia batek lurra eskaini du ortua jartzeko eta AMAHIZKUNTZAko 5 familia animatu dira. Helburua, noski, ez da sekulako ekoizpena lortzea; baizik eta umeekin arlo hau jorratzea, haiek jakitea lurraren prozesua zein eta nolakoa den. Ados, zer edo zer ateratzen badugu (eta aterako dugu), bazkaritxoren bat edo egingo da…

Bestaldetik, Pasai Antxon guraso euskaldunak biltzen hasi dira eta haiekin egun pasa egitekotan gaude. Oraindik ez dugu ezer zehatzik baina udaberriaren etorrerarekin espero dugu pasaitarrak ezagutzea. Benetan funtsezkoa iruditzen zaigu antzekoak diren ekimenen arteko komunikazioa lantzea; hauxe baita elkarrengandik ikasteko bide bakarra. Eta badago zer ikasi!

Gainera, biak ala biak dira behetik jaiotako proiektuak; hau da, ez dituzte erakundeek sortu baizik eta gurasoon beharrek. Geure buruei eta gure txikiei ama hizkuntzan bizitzeko aukera emateko beharretatik hain zuzen. Honek egundoko indarra ematen dio halako ekimen bati eta jendearen inplikazioa oso bestelakoa da. Ea Euskal Herriko beste toki batzuetan halako gehiago sortzen diren… zoritxarrez beharra badago eta.

Otsailaren 12koa ere pasatu da eta martxoaren 13ren zain gaude sagardotegira joateko.

Konturatu gabe, hilabeteak aurrera doazen heinean, esperientziak  pilatzen ari gara eta gero eta jende gehiago gaude gure seme-alaben musikaren doinuak agintzen duen erritmoan dantzan. Batzuek diote txikien etorrerak geldiarazten zaituela. Argi dago hau ez dela gure kasua, ez horixe! Inoiz baino gogotsuago gaude.

Ongi bizi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

OTSAILAREN 12rako PLANA

Dena lotu arte aste batzuk pasatu dira eta azkenean hemen idazteko unea heldu da.

Hilabete hauetan gure gabezietako bat agerian gelditu da. Txikitako sokasaltoan, korroan-eta aritzeko kantak; jolasak eta abar ahaztuta ditugula eta gure seme-alabei ezin diegula eredurik eman. Ondorioz, askotan haiek erdaraz diren kantak erabiltzen dituzte euskarazkorik ezagutzen ez dutelako.

Honi erremedioa jartzearren, URTXINTXA ESKOLArekin jarri ginen harremanetan eta etzi hainbat jolas eta kanta ikasteko eta gozatzeko aukera izango dugu. Bi orduz arituko gara gurasoak eta umeak elkarrekin sokasaltoan, korroan…

Eskerrak eman behar dizkiet URTXINTXAkoei, baina batez ere Jaime Altunari; bera izan baita kontaktua eta kudeaketa lana egin duena. Gainera, ekimen honen hasiera-hasieratik bere laguntza eskaini ziguten eta erraztasun guztiak jarri dizkigute hau posible izateko. Eskerrik asko hor izateagatik! Inork URTXINTXA ESKOLAri buruz zer edo zer gehiago jakin nahiko balu www.urtxintxa.org

Egun pasa polit hau egiteko Kanpezu (Araba) aukeratu dugu. Bertan dagoen IBERNALO LANDETXEA www.ibernalorural.com , hain zuzen. Bertakoek gela handi bat eskaini digute tailer hau egiteko eta daukaten jatetxean bazkalduko dugu.

Bukatzeko, larunbat honetan bost familia berri ezagutuko ditugu. Batzuk lagunen bidez enteratu dira, beste batzuk Argiak www.argia.com argitaratu zuen artikulua irakurrita.Ongi etorri!

Plana ezin hobea, beraz. Ea eguraldiak laguntzen digun eta Kodes mendilerroaz gozatzeko aukera dugun…

Ongi izan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Hainbat kontu eta 2011ko urtarrilaren 15eko irteera

Aspaldian idatzi gabe eta bazen garaia… Artxipielagoak dagoeneko 20 irla dauzka. Poliki-poliki, ahoz ahoz zabaltzen ari da ekimena. Esanguratsua da oso; alde batetik, transmisio hori egiten dutenak, beste bati esatean, modu batean edo bestean, pozik daudela adierazten ari direlako. Bestaldetik, bertan gaudenon beharra geurea bakarrik ez delako, familia gehiagorena baizik (Hau, hala ere, ez da batere pozgarria).

Idatzi gabe eman dudan epe honetan beste gauza batzuk gertatu dira. Beharbada, harrigarriena iniziatibak komunikabideetan izan duen ohiartzuna. Egiatan ez nuen hau espero. Ados, ez da gauza handia baina komunikabideetatik urrun bizi garenontzat… gehiegitxo. Hasiera-hasieran, Hala Bedi irratiko Jon Aranburuk  deitu zigun Zebra Bidea saiotik nire lehen gutun hartaz galdezka. Egunotan ere, Euskadi Irratiko Mezulariatik ere deitu zuten. Gabonak aldera Argia aldizkariko Onintza Iruretaren deia jaso genuen. Erreportaia idatzi nahi zuela. Eta idatzi ere idatzi egin du. Nahi duenak,  http://www.argia.com/argia-astekaria/2260/gasteizko-haurrak/osoa . Artikulua zela eta, Hala Beditik berriz ere deitu ziguten jarraipena egiteko. Eskerrik asko guztiei baina bereziki Jon Aranburu eta Onintza Iruretari gaiari eman dioten tratamenduagatik eta erakutsi duten interesagatik. Eta hilaren 22ko Noticias de Alava egunkarian gure blogari egiten diote erreferentzia. Mila esker hauei ere.

Zurrunbilo honetan, beste ideia bat gauzatu da. Gasteizen beren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresen zerrenda eratzea. zuzeu.com -en argitaratu nuen artikulua eta jendea joan da zerbitzuak gehitzen. http://zuzeu.com/2011/01/12/non-daude-gasteizen-euren-zerbitzua-euskaraz-ematen-duten-enpresakr/ Badakit, www.berria.info web gunean estekak astebete edo eman duela. Baita www.gasteizen.com albistegi jaio berrian ere. Berriro eskerrak eman beharko ditut. Eskerrik asko.  Dena den, atalez aldatzen bazara, blog honetan bertan izango dituzu zerrenda osoa eta mapa eguneraturik. Zuk ezagutzen duzun hori ez badago, idatzi eta erantsiko dugu!

Azken sarreran helburu berriak aipatzen ziren eta dagoeneko gauzatu dira: zerbitzuen zerrenda eta urtarrilaren 15ean egin genuen irteera.  Zikujano herrian guraso batzuek daukaten soro batean zuhaitzak landatu genituen. Gainera, intxaurrak, ezkurrak, hurrak eta gaztainak erein genituen. Udaberriak ikusiko dugu gure lanaren emaitza…  Dena dela, egun zoragarria izan genuen eta denok primeran pasa genuen. Tira, batek eroriko bat izan zuen eta orkatila bihurritu zuen… ea hurrengorako osatzen zaren…

Musituko herrikoek euren elkartea utzi ziguten eta mendian izan ondoren, bazkaltzera joan ginen herri polit honetara. Merezi du ikustea, oso leku berezian dago kokatuta eta Gasteiztik  gertu. Bertan bazkaldu eta arratsaldean jolasean ibili ginen denok batera, gurasoak eta umeak.

Egia esateko, kuadrilla ederra bildu ginen bazkaltzeko, 13 familia. Baten bat berria zen. Ongi etorri! Ematen du taldea egonkortzen ari dela eta guztiok batera egotea askotan ezinezkoa izan arren.

Hurrengo irteera otsailaren 12an izango da eta honen berri emango dugu une honetan zehazteke baitugu. Honek ez du kentzen lehenago biltzeko beste edozer gauza egiteko, noski.

Horrelako taldekideekin gauza politak egitea oso erraza da, ezta?

Zoriontsuak izan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

GASTEIZEN ZERBITZUA EUSKARAZ ESKAINTZEN DUTEN ENPRESEN ZERRENDA II

HAUEXEK DIRA MEMENTOZ AURKITU DITUGUN ZERBITZUAK. BALIOGARRIAK IZATEA ESPERO DUGU. MILA ESKER ORAIN ARTE HONETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI. ANIMO ETA SEGI BILATZEN!

BEHAR IZANEZ GERO, HEMEN MAPA.

ALBAITARITZA- ANIMALIAK

1. AUXO ALBAITARITZA. Valladolid kalea, 2. Telefono zk. 945 251 925

2. CAN EQUUS ANIMALIENTZAKO DENDA. Tomas Alfaro 13.ean Telefono zk. 945 000 956

ALTZARI-DENDAK

1. KIDE. Zerkabarren,27. Telefono zk. 945 14 41 95. Jabeetako bat da euskalduna.

AROZTEGIAK

1. JOSAN. Florida kalea 78. Telefono zk. 945 26 52 83 Jabea euskalduna da eta dendan izaten da.

ARRAINDEGIAK

1. PURI VARA ARRAINDEGIA. Prado kalea, 3. Telefono zk. 945 274 110

ARROPA-DENDAK

1.UDALAITZ ARROPA DENDA. Posta kalea , 1 eta Plaza Berritik ere sar daiteke

2. KUKUXUMUXU DENDA. Prado kalea, 5. Telefono zk. 945 150 699

3. PITIMINI HAURRENTZAKO ETA EMAKUMEENTZAKO JANTZIAK. Hedegile kalea, 38. Telefono zk. 945 20 20 22 Helbide elektronikoa: pitimini@pitiminimodainfantil.com Gizona da euskalduna.

BOTIKAK

1. AGIRRE-LEKUE Botika. Donostia kalea, 29. Telefono zk: 945 17 74 21.

2. SANZ- DIAZ DE DURANA Botika. Aiztogile kalea,  51. Telefono zk. 945 28 41 02

3. PUENTE BOTIKA. San Frantzisko, 2 Telefono zk.: 945 25 98 43

4. ZULUETA BOTIKA. Dato,24 Telefono zk. 945 23 16 30. Bertako bat euskalduna da eta bestea ez.

BURDINDENDAK / ETXERAKO GAUZAK

1. “EL HOGAR-GASTEIZ”. Antso Jakituna kalea, 21. Telefono zk. 945 22 37 43 eta helbide elektronikoa: ares_vallis@hotmail.com (Bi bazkide dira eta bat euskalduna)

2. KATXARRITOS (JAUREGI). San Frantzisko, 5. Telefono zk. 945 26 34 40 eta helbide elektronikoa: s945263440@orange.es (ETXERAKO GAUZAK)

ELEKTRIKARIAK:

1. PIZTU ELEKTRIKARIAK. Donemiliaga (Araba). Telefono zk: 655 732 993 (Iñigo) Helbide elektronikoa piztusc@hotmail.com Gasteizen eta Araba osoan egiten dute lan, bai obra berria baita gauza txikiak ere.

2. IP ELECTRONIKA. Beato Tomas de Zumarraga, 66. Telefono zk. 945 24 16 33. helbide elektronikoa comercial@ipelectronica.com www.ipelectronica.com Gutxienez bat euskalduna da; besteak, gazteak izanik ziur aski euskaldunak izango dira…

ESTANKOAK:

1. TABACOS FRANCIA. Francia kalea, 7. Telefono zk. 945 27 26 48

2.EXPENDURIA nº13. Nueva Fuera, 1. Telefono zk. 945 25 32 49  (Alaba da euskalduna)

HARATEGIAK/URDAITEGIAK/GAZTAK

1. ELVIRA HARATEGIA-URDAITEGIA. Jesusen Zerbitzarien kalea, 37. Telefono zk. 945 14 27 43  (Bertako langile bat da euskalduna)

2. IZAGIRRE HARATEGIAK. Gasteiz Hiribidea, 33. Merkatuko 11. eta 17. postuak.   Santa Barbara plazako azokako 14. postuan. Jabeak anaiak dira eta biak euskaldunak. Dauzkaten 2 langileak, ordea, ez.

3. ARRUTI HARATEGIA. Salburua Bulebarra, 38 telefono zk. 945336248

4. ARIZMENDI HARATEGIA. Zuia kalea, 8 Telefono zk. 945260535

5. GARMENDIA HARATEGIA. Andalucía, 13 Telefono zk. 945287942

6. AIZPEOLEA HARATEGIAK. Florida kalea, 19. Telefono zk. 945 13 24 48. Jabea euskalduna da eta baita langile batzuk ere.

7. APELLANIZ HARATEGIA. Legutioko atea, 2 Telefono zk. 945 28 72 43

8. JESUS MARI OJANGUREN HARATEGIA. Benito Ginea Kalea, 2 Telefono zk. 945 268 949

9. ROSA MARI GAZTAK: Abastos azokan, beheko solairuko 26. eta 27. postuak. Telefono zk.: 945 25 75 64. Gehienak euskaldunak dira.

HORTZ-KLINIKAK:

1. ERROTA HORTZ-KLINIKA. Julian de Apraiz kalea, 1. Telefono zk. 945 21 33 90 eta helbide elektronikoa: errotadental@gmail.com

2. BAIONA HORTZ KLINIKA. Donostia kalea, 58. Telefono zk. 945 17 65 51.

ILEAPAINDEGIAK

1. AQUA PELUQUEROS. Iruña Kalea, 19. Telefono zk. 945 17 54 27 (Mutila da euskalduna)

2. AKELARRE. Zarautz kalea , 13. Telefono zk. 945 22 40 42. Jabea euskalduna da. Helduekin gehiago kostatzen zaio baina umeekin ausartzen da.

3. RDA ILEAPAINDEGIA. Florida kalea, 13. Telefono zk. 945 134  058 OHARRA: Bertan Edurne izeneko bat da euskalduna.

4.ROBIN GIZONENTZAKO ILEAPAINDEGIA.  Carlos Saez de Tejada margolaria, 4. Telefono zk. 945 22 66 53

4. GORETTI ILEAPAINDEGIA. Hedegile Kalea, 14 Telefono zk. 945 120 888 Jabea euskalduna da eta bertan izaten da.

JATETXEAK-TABERNAK

1. VIRGEN BLANCA JATETXEA. Andra Mari Zuriaren Plaza, 3 Telefono zk. 945 28 61 99

2. AITZONDO TABERNA. Getaria, 11 Telefono zk. 945 17 92 30 Jabea goizero egoten da arratsaldeko laurak arte-edo, eta euskaraz egiten du.

KIROL-DENDAK

1. GAIKAR KIROLAK. Bernal Diaz de Luco, 1. Telefono zk. 945 26 11 23

KUTXAK

1. EUSKADIKO KUTXA. Bulego hauetan:

  • Dato kalea, 12-16. Telefono zk. 945 18 60 04  Hemen euskaldunek kudeaketa lanak egiten dituzte; beraz, barruko mahaietan.
  • Gasteiz hiribidea, 78. Telefono zk. 945 22 78 04 Langile bat lehiatilean eta beste bat kudeaketa lanak egiten.
  • Legutioko atea, 38. Telefono zk. 945 25 99 88 Pertsona bat lehiatilean.
  • Jesusen Zerbitzarien kalea,29. Telefono zk. 945 26 87 00 Pertsona bat lehiatilean.
  • Extremadura kalea, 3. Telefono zk. 945 27 21 66 Pertsona bat kudeaketa lanetan.
  • Gorbeia kalea, 2. Telefono zk. 945 24 89 50 Bi pertsona lehiatiletan.
  • Paraguai kalea, 14. Telefono zk. 945 21 48 45 Pertsona bat kudeaketa lanetan.
  • Koronazio kalea, 6. Telefono zk. 945 14 02 22 Pertsona bat kudeaketa lanetan.
  • Zumarragako Dohatsuaren kalea, 42. Telefono zk. 945 22 65 46 Pertsona bat kudeaketa lanetan.
  • Arriagako atea, 23. Telefono zk. 945 24 76 84 Dagoen euskalduna batzuetan lehiatilean izaten da eta bestetan barruko mahaietan.
  • Logroño kalea, 18. Telefono zk. 945 26 95 11 Pertsona bat lehiatiletan.
  • Gaztelako atea, 59. Telefono zk. 945 14 81 72 Bat lehiatiletan eta bestea mahaietan.
  • Batzar Nagusiak, 41 Telefono zk. 945 14 81 72 Pertsona bat kudeaketa lanetan.
  • Polvorin Viejo, 9 Telefono zk. 945 27 48 22 Pertsona bat lehiatiletan.
  • Zabalgana hiribidea, 22. Telefono zk. 945 35 73 52 Bi euskaldun daude baina ez dakit non izaten diren.

LIBURUDENDAK

1. ALBENIZ LIBURUDENDA. Benito Guinea, 2 Telefono zk. 945 28 72 43

2. ZULOA IRUDIA LIBURUDENDA. Hedegile, 21 telefono zk. 945 26 15 47

LORADENDAK

1. BITXILORE. Madre Vedruna, 2 Telefono zk. 945 130 053

2. KRABELIN LORADENDA. Gasteiz hiribidea, 37. Telefono zk. 945 22 83 03

KIOSKOAK

1. BEST PRESS. Florida kalea,40 Telefono zk.: 945 132 614. Bertako bat euskalduna da eta bestea ez.

OKINDEGIAK

1. ERDIAN OKINDEGIA. Prado kalea, 2 telefono zk. 945 12 28 00 OHARRA: bi neska izaten dira bertan eta bat da euskalduna

2. BOOGIE OKINDEGIA. Dato kalea 38 Telefono zk. 945 13 38 41 Mutilak euskaraz egiten du, emakumeak ordea, ez,

3. LA VITORIANA OKINDEGIA. Extremadura kalea, 8 Telefono zk. 945 27 69 77. Gutxienez, dagoen mutilak badaki euskaraz.

OPTIKAK:

1. MENDIA OPTIKAK. Andra Mari Zuriaren plaza. Telefono zk. 945 23 24 48. Olagibel kalea,33. Telefono zk: 945 25 40 84. “Euskarari Bai” zigiluan “bidean” azaltzen da. Langile batzuek badakite euskaraz, baina beste batzuek ez.

Kategoriak Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen zerrenda | 4 erantzun

Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresak I

Gasteizen euskara erabiltzea batzuetan ez da batere erraza. Denda batera joan, euskaraz hitz egin eta erantzun ohikoak dira hauek “en euskera no”, “no te entiendo”, “hablame en castellano” … Ezaguna egiten zaizue?

Bada, honi konponbidean bilatu nahian, beren zerbitzuak euskaraz ematen dituzten enpresen zerrenda osatu nahi dugu. Hasiera batean umeekin lotura dutenak jaso nahi genituen (arropa dendak, hortz klinikak,…) baina egia da, bakarrik ez goazela umeentzako dendetara; eta bestaldetik, askotan, gure seme-alabekin beste kontu batzuk egitera jotzen dugula eurekin lotura zuzena ez duten zerbitzuetara. Hortaz, denetarik sartzea erabaki dugu.

Normalean, edozein egoeratan nire lehen hitzak euskaraz izaten dira. Askotan zaplasteko ederrak hartzen ditut (linguistikoak, noski) baina batzuetan azaltzen dira eguna alaitzen dizuten altxorrak. Denda hauei zerrendaren berri ematean, segituan eman didate txartela datuak  bertan sartzeko. Pozik azaldu dira euren negoziorako euskara baliagarria izan daitekeelakoan. Ezustekoan balio erantsia topatu dute!

Jarraian dituzue memento honetan ditugunak. Zerrenda oraingoz nahiko eskasa da baina apurka-apurka osatuko dugu. Zuek baten bat ezagutzen baduzue, bidali eta sartuko dugu. Iruzkin bat idatzi edo bestela maila bidali amahizkuntza@gmail.com -era. Ea denon artean lortzen dugun negozio sare euskalduna sortzea! Baliogarria izatea espero dugu.  Mila esker guztioi!

Osatu dugun mapa hauxe da: http://maps.google.es/maps/ms?ie=UTF8&hl=eu&msa=0&ll=42.854166,-2.676555&spn=0.225005,0.617294&z=11&msid=206269647288431548210.00049807318701554134b

ALTZARI-DENDAK

1. KIDE. Zerkabarren,27. Telefono zk. 945 14 41 95. Jabeetako bat da euskalduna.

BOTIKAK

1. AGIRRE-LEKUE Botika. Donostia kalea, 29. Telefono zk: 945 17 74                                       21.                                                                                                                                                               2. SANZ- DIAZ DE DURANA Botika. Aiztogile kalea,  51. Telefono zk. 945 28 41 02

BURDINDENDAK:

1. “EL HOGAR-GASTEIZ”. Antso Jakituna kalea, 21. Telefono zk. 945 22 37 43 eta helbide elektronikoa: ares_vallis@hotmail.com      (Bi bazkide dira eta bat euskalduna)

ESTANKOAK:

1. TABACOS FRANCIA. Francia kalea, 7. Telefono zk. 945 27 26 48                                2.EXPENDURIA nº13. Nueva Fuera, 1. Telefono zk. 945 25 32 49  (Alaba da euskalduna)

ETXERAKO GAUZAK:

1. KATXARRITOS (JAUREGI). San Frantzisko, 5. Telefono zk. 945 26 34 40 eta helbide elektronikoa: s945263440@orange.es

HARATEGIAK:

1. ELVIRA HARATEGIA-URDAITEGIA. Jesusen Zerbitzarien kalea, 37. Telefono zk. 945 14 27 43  (Bertako langile bat da euskalduna)

2. IZAGIRRE HARATEGIAK. Gasteiz Hiribidea, 33. Merkatuko 11. eta 17. postuak. Santa Barbara plazako azokako 14. postuan. Jabeak anaiak dira eta biak euskaldunak. Dauzkaten 2 langileak, ordea, ez.

HORTZ-KLINIKAK:

1. ERROTA HORTZ-KLINIKA. Julian de Apraiz kalea, 1. Telefono zk. 945 21 33 90 eta helbide elektronikoa: errotadental@gmail.com

ILEAPAINDEGIAK:

1. AQUA PELUQUEROS. Iruña Kalea, 19. Telefono zk. 945 17 54 27 (Bat da euskalduna)

2. AKELARRE. Zarautz kalea, 13. Telefono zenbakia: 945 22 40 42. Jabea euskalduna da. Helduekin gehiago kostatzen zaio baina umeekin ausartzen da.

KIROL-DENDAK

1. GAIKAR KIROLAK. Bernal Diaz de Luco, 1. Telefono zk. 945 26 11 23

OPTIKAK:

1. MENDIA OPTIKAK. Andra Mari Zuriaren plaza. Telefono zk. 945 23 24 48. Olagibel kalea,33. Telefono zk: 945 25 40 84. “Euskarari Bai” zigiluan “bidean” azaltzen da. Langile batzuek badakite euskaraz, baina beste batzuek ez.

Kategoriak Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen zerrenda | Erantzuna 1