BIGARREN DEIALDIA AZAROAREN 27an, Aranbizkarra auzoan

Hurrengo hitzorduak dagoeneko baditu data eta lekua.Azaroaren 27an, arratsaldeko 16:30ean, Amaia Zentroan (Aranbizkarra auzoan). Oraingoan, helburuak bikoitzak dira. Alde batetik, bildu ginenok (bai haurrak, bai helduak) elkar ezagutzea eta gure lehen pausuak zeintzuk izango diren zehaztea; zer nolako ekintzak antolatuko ditugun, funtzionamendua…. Eta, bestaldetik, jende berria geureganatzea. Helburu hau gauzatze aldera, deialdi hau ere, irekia izango da; hortaz, irakurle, gure premia bera duen familiaren bat ezagutzen baduzu, esaiozu. Ea pixkanaka-pixkana osatzen dugun gure artxipielago euskalduna…

Lehen aipatu dudan bezala, aukeratutako lekua AMAIA ZENTROA da. Puntu honetara helduta, eskerrak eman behar dizkiegu bertako ardunadunei gure eskaerari baietza emateagatik. Egiatan, eskerrik asko!

Inork Amaia Zentroa non dagoen ez baleki, hementxe du mapa.

<http://maps.google.es/maps/ms?ie=UTF8&hl=eu&msa=0&msid=107960830960744582308.000494a4b417a9caa8d87&z=19>

Bada, besterik gabe, AZAROAREN 27an, arratsaldeko 16:30ean AMAIA ZENTROAN izango gara!

Bitartean, ondo bizi!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat BIGARREN DEIALDIA AZAROAREN 27an, Aranbizkarra auzoan-ri

  1. egilea: Cristina Puelles

    Kaixo, badakit berandu samar gabiltzala, baina aurreko hitzorduetan agertzea zaila geneukan. Hala ere interes handia daukagu ekimen honetan eta sikiera gure berri utzi nahiko nuke: Gu bost gara, gurasoak eta 3 seme; nagusiak abenduan 4 urte beteko ditu eta txikiek urtebete egingo dute abenduan ere bai. Oraingoz mobilitate eskasa daukagu, baina animo handia.
    Jarraituko ditugu amahizkuntzaren gorabeherak…
    Muxu

Erantzunak itxita daude.