Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresak I

Gasteizen euskara erabiltzea batzuetan ez da batere erraza. Denda batera joan, euskaraz hitz egin eta erantzun ohikoak dira hauek “en euskera no”, “no te entiendo”, “hablame en castellano” … Ezaguna egiten zaizue?

Bada, honi konponbidean bilatu nahian, beren zerbitzuak euskaraz ematen dituzten enpresen zerrenda osatu nahi dugu. Hasiera batean umeekin lotura dutenak jaso nahi genituen (arropa dendak, hortz klinikak,…) baina egia da, bakarrik ez goazela umeentzako dendetara; eta bestaldetik, askotan, gure seme-alabekin beste kontu batzuk egitera jotzen dugula eurekin lotura zuzena ez duten zerbitzuetara. Hortaz, denetarik sartzea erabaki dugu.

Normalean, edozein egoeratan nire lehen hitzak euskaraz izaten dira. Askotan zaplasteko ederrak hartzen ditut (linguistikoak, noski) baina batzuetan azaltzen dira eguna alaitzen dizuten altxorrak. Denda hauei zerrendaren berri ematean, segituan eman didate txartela datuak  bertan sartzeko. Pozik azaldu dira euren negoziorako euskara baliagarria izan daitekeelakoan. Ezustekoan balio erantsia topatu dute!

Jarraian dituzue memento honetan ditugunak. Zerrenda oraingoz nahiko eskasa da baina apurka-apurka osatuko dugu. Zuek baten bat ezagutzen baduzue, bidali eta sartuko dugu. Iruzkin bat idatzi edo bestela maila bidali amahizkuntza@gmail.com -era. Ea denon artean lortzen dugun negozio sare euskalduna sortzea! Baliogarria izatea espero dugu.  Mila esker guztioi!

Osatu dugun mapa hauxe da: http://maps.google.es/maps/ms?ie=UTF8&hl=eu&msa=0&ll=42.854166,-2.676555&spn=0.225005,0.617294&z=11&msid=206269647288431548210.00049807318701554134b

ALTZARI-DENDAK

1. KIDE. Zerkabarren,27. Telefono zk. 945 14 41 95. Jabeetako bat da euskalduna.

BOTIKAK

1. AGIRRE-LEKUE Botika. Donostia kalea, 29. Telefono zk: 945 17 74                                       21.                                                                                                                                                               2. SANZ- DIAZ DE DURANA Botika. Aiztogile kalea,  51. Telefono zk. 945 28 41 02

BURDINDENDAK:

1. “EL HOGAR-GASTEIZ”. Antso Jakituna kalea, 21. Telefono zk. 945 22 37 43 eta helbide elektronikoa: ares_vallis@hotmail.com      (Bi bazkide dira eta bat euskalduna)

ESTANKOAK:

1. TABACOS FRANCIA. Francia kalea, 7. Telefono zk. 945 27 26 48                                2.EXPENDURIA nº13. Nueva Fuera, 1. Telefono zk. 945 25 32 49  (Alaba da euskalduna)

ETXERAKO GAUZAK:

1. KATXARRITOS (JAUREGI). San Frantzisko, 5. Telefono zk. 945 26 34 40 eta helbide elektronikoa: s945263440@orange.es

HARATEGIAK:

1. ELVIRA HARATEGIA-URDAITEGIA. Jesusen Zerbitzarien kalea, 37. Telefono zk. 945 14 27 43  (Bertako langile bat da euskalduna)

2. IZAGIRRE HARATEGIAK. Gasteiz Hiribidea, 33. Merkatuko 11. eta 17. postuak. Santa Barbara plazako azokako 14. postuan. Jabeak anaiak dira eta biak euskaldunak. Dauzkaten 2 langileak, ordea, ez.

HORTZ-KLINIKAK:

1. ERROTA HORTZ-KLINIKA. Julian de Apraiz kalea, 1. Telefono zk. 945 21 33 90 eta helbide elektronikoa: errotadental@gmail.com

ILEAPAINDEGIAK:

1. AQUA PELUQUEROS. Iruña Kalea, 19. Telefono zk. 945 17 54 27 (Bat da euskalduna)

2. AKELARRE. Zarautz kalea, 13. Telefono zenbakia: 945 22 40 42. Jabea euskalduna da. Helduekin gehiago kostatzen zaio baina umeekin ausartzen da.

KIROL-DENDAK

1. GAIKAR KIROLAK. Bernal Diaz de Luco, 1. Telefono zk. 945 26 11 23

OPTIKAK:

1. MENDIA OPTIKAK. Andra Mari Zuriaren plaza. Telefono zk. 945 23 24 48. Olagibel kalea,33. Telefono zk: 945 25 40 84. “Euskarari Bai” zigiluan “bidean” azaltzen da. Langile batzuek badakite euskaraz, baina beste batzuek ez.

Kategoria: Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen zerrenda. Gorde lotura.

Erantzun bat Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresak I-ri

  1. egilea: Onintza Irureta

    Kepa Mendia izeneko batek optika dauka Gasteizen. Hain justu helbidea ez daukat, baina erraz aurkituko duzuela pentsatzen dut. Argia astekarian elkarrizketa egin genion (http://www.argia.com/argia-astekaria/2042/kepa-mendia-publizitatea-euskaraz-egitea-oso-ona-izan-da-negoziorako) euskararekiko erakutsi duen jarreragatik eta Lazarraga saria ere eman diote.

Erantzunak itxita daude.