OTSAILAREN 12rako PLANA

Dena lotu arte aste batzuk pasatu dira eta azkenean hemen idazteko unea heldu da.

Hilabete hauetan gure gabezietako bat agerian gelditu da. Txikitako sokasaltoan, korroan-eta aritzeko kantak; jolasak eta abar ahaztuta ditugula eta gure seme-alabei ezin diegula eredurik eman. Ondorioz, askotan haiek erdaraz diren kantak erabiltzen dituzte euskarazkorik ezagutzen ez dutelako.

Honi erremedioa jartzearren, URTXINTXA ESKOLArekin jarri ginen harremanetan eta etzi hainbat jolas eta kanta ikasteko eta gozatzeko aukera izango dugu. Bi orduz arituko gara gurasoak eta umeak elkarrekin sokasaltoan, korroan…

Eskerrak eman behar dizkiet URTXINTXAkoei, baina batez ere Jaime Altunari; bera izan baita kontaktua eta kudeaketa lana egin duena. Gainera, ekimen honen hasiera-hasieratik bere laguntza eskaini ziguten eta erraztasun guztiak jarri dizkigute hau posible izateko. Eskerrik asko hor izateagatik! Inork URTXINTXA ESKOLAri buruz zer edo zer gehiago jakin nahiko balu www.urtxintxa.org

Egun pasa polit hau egiteko Kanpezu (Araba) aukeratu dugu. Bertan dagoen IBERNALO LANDETXEA www.ibernalorural.com , hain zuzen. Bertakoek gela handi bat eskaini digute tailer hau egiteko eta daukaten jatetxean bazkalduko dugu.

Bukatzeko, larunbat honetan bost familia berri ezagutuko ditugu. Batzuk lagunen bidez enteratu dira, beste batzuk Argiak www.argia.com argitaratu zuen artikulua irakurrita.Ongi etorri!

Plana ezin hobea, beraz. Ea eguraldiak laguntzen digun eta Kodes mendilerroaz gozatzeko aukera dugun…

Ongi izan!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat OTSAILAREN 12rako PLANA-ri

  1. Pingback: PARKEAN EUSKARAZ JOLASTEKO AUKERA OPARITU (IV) | Aisia.net – Bloga

Erantzunak itxita daude.